Errezetak

Cómo hacer brownies veganos - Todas las claves para aprender a cocinar este  dulce saludable

INTXAUR ETA TXOKOLATEZKO BROWNIEA

30 min

Beharrezo osagaiak:

  • 125g Irin
  • 125g Gurin
  • 125g Azukre
  • 125g “70%” txokolate
  • 50g intxaur
  • 2 arrautza
  • gatza

Errezeta:

  1. Txokolatea zati txikitan jarri
  2. Gopor edo bol batean gurina eta txokolatea mikrouhinean urtu.
  3. Nahasketa honi, azukrea gehitu eta ongi nahasi.
  4. Arrautzak ongi irabiatu kolore “zurixka” hartzen duten arte.
  5. Kontu haundiz, irina eta arrautzak, lehenengo nahaskerari, txandatuz gehitu eta nahasi.
  6. Dena ongi nahasirik dagoela, intxaurrak gehitu.
  7. Labetzeko moldea gurinaz igurtzi eta irin apur bat ongi sakabanatu jarri. (Honek brownia eginda dagoenean, hautsi gabe ateratzea erraztuko du).
  8. Lortu dugun nahasketa ipini gainetik.
  9. 180ºtan labetu 20 minutuz eta hozten utzi.
Banana Split - Recetas de Cocina Casera fáciles y sencillas - Cocina Casera

BANANA SPLIT

5min

Beharrezo osagaiak:

  • Banana heldu bat
  • Bainila, txokolate eta marrubi izozkia
  • Txokolate saltsa
  • Esnegaina, harrotua

Errezeta

  1. Bitan zatitu eta erretilu txiki batean ipiniko dugu banana heldua.
  2. Hiru izozki-bolak jarriko ditugu haren gainetik, zeinak bere zapore berezi, eta esnegain harrotua zabalduko dugu gainetik, koilara batez.
  3. Txokolate saltsaz ongi igurtziko dugu ondoren guztia, eta mahairako prest egongo da.

GAZTA TARTA

1h 45min

Beharrezo osagaiak:

  • 100 g gurin guri, pomadan
  • 450 g azukre-hauts
  • 100 g pastel-irin ahul
  • Ximiko bat legamia-hauts
  • Kg bat gazta zuri, joa eta giroko tenperaturan (fromage blanc battu)
  • 3 koilarakada bete irin
  • 7 arrautza eta 2 gorringo
  • 6 koilarakada bete krema lodi (esnegain bikoitza)
  • Ximiko bat bainila-hauts
  • 2 limoi azal birrindu
  • Aran lehorrak, Malagako mahaspasak, eta abar
  • 20 zm-ko diametroa duen molde altu bat

Errezeta

  1. Bi arrautza, gurina, 100g azukre, pastel irina eta legamia batu eta nahasiko ditugu gopor batean.
  2. Moldearen hondoan eta paretetan egokitu ahal izango den orea lortuko dugu.
  3. Labean sartuko du ondoren oreaz hornituriko moldea, 200º-ko tenperaturan, eta 15 bat minutuan edukiko dugu, ongi gorritu arte.

Betegarria maneatzeko:

  1. Kontu handiz nahasiko ditugu gelditzen zaizkigun osagaiak krema lodia, gai lurrintsuak eta mahaspasak eta aranak (zati txikitan moztuak) azkenerako utzirik.
  2. Moldearen hondoaren gainean isuriko dugu betegarria (labean errea eta hotz egongo da ordurako moldea), eta 15 bat minutuan edukiko dugu ondoren labean, 230º-ko tenperaturan, eta beste ordu bete, 100º-ko tenperaturan.
  3. Hozten utziko dugu pastela, moldetik atera aurretik.
Receta de gambas en gabardina - Cocineando.com

GABARDINAK

10 min

Beharrezo osagaiak:

  • Ganbak
  • Irina
  • Garagardoa
  • Legamia
  • Gatza
  • Maionesa
  • Piper hauts gozoa

Errezeta

  1. Ganbak zuritu isatsaren partea zuritu gabe geratzen delarik (heltzeko).
  2. Bol batean: 8 g legami, 80 g irin eta 65 g garagardo nahastu, gatza eta olio pitin bat gehitu eta dena berriz nahastu masa fin eta likidoa lortu arte.
  3. Ganbak isatsetik heldu eta gorpua masan busti. Aurretik berotutako oliotan frijitu masatik igaro eta zuzenean pare bat minutuz.
  4. Maionesari piper hauts gozoa edo mina gehitu eta lagungarri gisa zerbitzatu.
Croquetas de jamón fit - Amanda Fitness CROQUETAS DE JAMÓN FIT

KROKETAK

3 ordu

Beharrezko osagaiak:

  • Tipulin txiki bat
  • 75 g gurin
  • 75 g oliba olio birjina
  • 250 g irin
  • 2,3 l esne
  • Arrautza egosi bat, pikatua
  • Urdaiazpikoko takitoak
  1. Irakiten jarriko ditugu lehenik esnea eta urdaiazpiko takitoak. 4 minutu irakiten eduki . Bexamela egiteko gordeko dugu esne beroa.
  2. Kazola batean, olioa eta gurina bota eta haien ondotik ipiniko dugu tipulina, pikatua. Su ezti-eztian utziko dugu guztia ontzen, 20 bat minutuan, tipula gorri xamar eta xamur gelditu arte. Orduantxe erantsiko dugu irina, pixkana-pixkana, euri moduan, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe. Pixkana-pixkana erantsiko dugu halaber esnea, pikorrik gabeko bexamel fin mamitsua sor dadin.
  3. 12 bat minutuan maneatuko dugu su ezti-eztian saltsa, zapore gordina galdu eta egoki lodi dadin. Bexamela sutatik atera baino minutu batzuk lehenago erantsiko ditugu arrautza egosia eta oilasko papar egosia, ongi pikatuak biak. Paparra eta arrautza xehagailu elektriko batean pikatzen baditugu, are finago geldituko zaizkigu kroketak.
  4. Olio pixar batez igurtzitako erretilu batean utziko dugu orea hozten, eta tipula-paperaz estali edo gurinez igurtziko dugu haren gainaldea, azala gogortu ez dadin.
  5. Hozkailuan sartu eta ordu batzuetan edukiko dugu orea, kroketak itxuratzen hasi baino lehen.
  6. Irinetan, arrautzatan eta ogi birrinduan pasa ondoren, olio bero ugarian frijituko ditugu. Kroketak frijitzerakoan garrantzia handia du olioa oso bero egoteak eta azaleko ogia heze ez egoteak. Behar izanez gero bi aldiz pasako ditugu ogi birrinduan. Gainera, saskian frijitzen baditugu, ez ditugu sekula erdi eginak aterako, egon egingo gara ongi txigortu arte. Kroketak erdi eginik atera eta berriro oliotan sartzen ditugunean, lehertu egiten dira gehienetan.

MOZZARELA, TXANPIÑOIAK ETA URDAIAZPIKO PIZZA

30min

Beharrezko osagaiak:

  • 500 gr irin
  • 250 gr ur
  • 12,5 gr legami
  • 12,5 gr gatz
  • 50 gr oliba olio
  • 2 tomate pote
  • 4 mozarela
  • 8 barrengorri edo txanpinoi haundi
  • 160 gr urdaiazpiko fresko
  • albahaka hostoak

Errezeta

  1. Bol batean irina, ura, olioa, legamia eta gatza nahastu eskuen laguntzaz eta orea osatu. Hori eginda, 5 minutuz egoten utzi.
  2. Mahaian irin apur bat zabaldu eta orea bertara igaro. Kontu haundiz, eragiten hasi. Luzatu eta erdira doblatuz. Honelako 8-10 mugimendu eginda 2 minutuz lasaitzen utzi eta berriz ere eragin. Honela, 5-6 aldiz.
  3. Masa lau eta malgua lortutakoan, tapatu eta ordu betez toki epelen batean irakiten (fermentatzen) utzi. Bere tamaina bikoiztu behar du.
  4. Tamaina bikoiztutakoan, bola txikiagoak egin eta hauei pizzaren oinarri itxura eman (labe paperaren gainean). Labea, aurretik 250º tan berotu. Bero dagoela, masa 2-3 minutuz labetu gogortu dadin.
  5. Oinarria hozten utzi (izoztu beste aldi baterako bada).
  6. Tomatea zartagi batean, su ertainean, erdira egin arte egosi. Erdira egin denean, kontu haundiz, oinarriaren gainean zabaldu. Honen gainean, eskuz hautsitako mozzarela bola bat, urdai azpiko 40 gr inguru eta txanpinoi xerratu pare bat. 180ºtan laberatu 8-10 minutuz.
  7. Labetik ateratakoan albaka hosto eskukada eta oliba olio txorrotatxo batekin amaitu.

FONDUE

30 min

Beharrezko osagaiak:

  • 1 baratxuri ale (erdira)
  • 1 1/4 cups esnea
  • 8 oz. Mozzarella gazta (birrindua)
  • 8 ozonos fontina gazta (birrindua)
  • 2 oz. Parmesanoarekin (birrindua)
  • 1 koilarakada arto-almidoia
  • 3 koilarakada ardo zuria (lehorra)
  • Aukerakoa: salami kubo (breadsticks, Italiako ogi-kubo barraskiloak, barazkiak …)

Errezeta

  1. Kazola astun baten barrualdea baratxuri moztu batekin frijitu . Baratxuria baztertzeko.
  2. Pour 1 1/4 cups esnea kazola sartu eta simmer bat ekarri. 8 untzutan mozzarella gazta birrindua, 8 oz. Tipina birrindua gazta eta 2 ontza parmesano gazta birrindua gazta eta leuna arte.
  3. Ontzi txiki bat edo neurketa kopa batean, irabiatu 1 koilarakada arto-almidoia eta 3 koilarakada ardo zuri lehorra arte. Etengabe nahasten ari den bitartean, poliki-poliki nahasketa nahasketa bota ezazu gazta nahasketan eta loditu arte egosi. Transferitu fondue potera bero mantentzeko.
  4. Salami kuboekin, breadsticks, Italiako ogia kuboekin, gerezi tomateekin, veggiesekin eta nahi duzun beste edozein usainarekin zerbitzatu.